Edukira joan

Mariam Gariquli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariam Gariquli

Bizitza
JaiotzaPatara Gubi (en) Itzuli1883ko martxoaren 20a
Herrialdea Errusiar Inperioa
Democratic Republic of Georgia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaTbilisi1960ko otsailaren 9a (76 urte)
Hobiratze lekuaDidube Pantheon (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgeorgiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta aktorea
IMDB: nm2073618 Edit the value on Wikidata

Mariam Tatexvili-Ratiani[1], Mariam Gariquli izengoitiaz ezagunagoa, (georgieraz: მარიამ თათეშვილი-რატიანისა (გარიყული); Patara Gubi, 1883ko apirilaren 2agreg./martxoaren 20ajul.Tbilisi, 1960ko otsailaren 9a) georgiar idazle eta aktorea izan zen.

Mariam Tatexvili-Ratiani 1883an jaio zen Patara Gubi herrixkan[2]. Gaztetatik georgiar eta errusiar literatura interesatu zitzaion[3].

1902tik 1904ra Kutaisiko antzokian lan egin zuen, eta 1920tik 1926ra Goriko antzokian. Antzerki aktore ibilbidea utzita, Gariquli izengoitia hartu zuen[3], literaturan eta zineman erabili zuena.

1905az geroztik, hainbat egunkari eta aldizkarirentzako ipuinak idatzi zituen, eta Ilia Txavtxavadze eta Akaki Tsereteliren idazlanak antzerkirako moldatu zituen[3]. Bere Azken urteetan, oroitzapen-liburu bat idatzi zuen, Ganvlili gza izenekoa[3][4].

1927az geroztik, Tbilisiko zinema-estudioko filmetan parte hartu zuen[2]. 1955ean Tengiz Abuladze eta Revaz Txkheidzeren Magdanas Lurja filmean paperetako bat interpretatu zuen[5].

Mariam Gariquli Tbilisin hil zen 1960an, eta Didube panteoian hobiratu zuten[2].

Tbilisiko kale batek Mariam Gariquliren izena darama[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. a b c (Georgieraz) «მარიამ გარიყული» ბიოგრაფიული ლექსიკონი (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. a b c d (Ingelesez) Pirtskhalava, Ekaterine. «Mariam Garikhuli» Heinrich Bӧll Stiftung 2014-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. (Errusieraz) «Новые книги» Знамя труда (Сланцы) 218 (2974): 3. 1960-11-04.
  5. (Ingelesez) «Mariam Garikuli» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  6. (Ingelesez) «Find a Postal Code» Georgian Post jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-01-13) (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]